Motor hotsek hartuko dute herria asteburuan. Vespa eta Lambretta erakusketa, eta rallya antolatu du Euskadiko Scooter Clubak laugarren urtez. Eguraldia, ordea, mehatxu bihurtu da antolatzaileentzat, eta azken unera arte ezin denez jakin euriak etenaldia izango duen edo ez, aurten ibilbide laburragoa egitea erabaki dute, badaezpada. 60 kilometroko bidea osatuko dute Lasarte-Oriatik abiatu eta Donostiara iristeko.
Dena den, aurreko urteetako parte hartzeari eustea espero dute, eta 100 edo 120 parte hartzaile espero dituzte aurtengo ekitaldian ere.
Ostiral iluntzean motorren erakustaldi bat egingo dute Jaizkibel plazan, eta rallyan parte hartzeko izen ematea egingo da bertan.
Egitarau zabala osatu dute. Ibilbidea egiteaz gain, kontzertuak, erakustaldiak eta sari banaketa ere izango dira. Jatekoa eta edateako ere ez dira faltako.