Beñat Carbayeda, Lizarra eta Oñatin garaile

Buruntzazpi txirrindularitza eskolako kadeteek asteburu oparoa izan dute. Lasterketak jokatu dituzte Lizarra eta Oñatin. Beñat Carbayeda eta Asier Pozo bi probetako podiumean izan dira

Buruntzazpi txirrindularitza eskolako kadeteek asteburu oparoa izan dute. Lasterketak jokatu dituzte Lizarra eta Oñatin. Beñat Carbayeda eta Asier Pozo bi probetako  podiumean izan dira.

Larunbatean Gaztetxoak trofeoko proba lehiatu dute. Bi lasterketa izan dira lehenik lehenengo urteko kadeteak eta ostean bigarren urtekoak. Lehenen artean, Carbayeda lasarteoriatarra izan zen garaile. Bigarren urtekoen proban, berriz, bigarren postua lortu zuen Asier Pozok.

Igandean, Oñatiko Olakua proban ihesaldi baten ostean, Carbayedak eraman zuen txapela. Pozo izan zen helmugara iristen bigarrena. Emaitza horiei eta Jaime Romeroren 8. postuari esker, taldeko saria ere eskuratu zuen Buruntzazpik.