Brancussi margo eta marrazki eskolako kideen ikasturte amaierako erakusketa ikusgai dago Antonio Mercero aretoan. Bost egun dira ateak ireki zituela eta herritarrek gaztetxoen arte lanetaz gozatzeko aukera izan dute. Horietako batzuk gainera hainbat lehiaketetan sariatuak izan dira. Ekainaren 8an, ostiralean, ikasle, guraso eta ahaideak bildu ziren aretoan erakusketari hasiera emateko. Ekitaldian talde argazki bat ere atera zuten haien irakasle Jose Manuel Mongerekin. Erakusketa ostiralera arte ikusi ahalko da.