Futbol eskolan izena emateko epea ireki du Ostadar SKTk

Futbol eskolan izena emateko epea ireki du Ostadar SKTk
Datorren denboraldian futbolean jokatu nahi duten gaztetxoek gaurtik aurrera eman dezakete izena Ostadar SKTren futbol eskolan. 2008 eta 2010 bitartean jaiotako umeei luzatu die deialdia klubak

Futbol eskolan izena emateko interesa duten familiek Ostadar SKTren bulegotik pasa beharko dute (Geltoki kalea, 4). Klubak gaur ireki du apuntatzeko epea, eta ekainaren 22an itxiko du, ostiralarekin.