Herriko kultur ondarea ezagutzeko museoa, aire librean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 9a, 14:00
Lasarte-Oriako ondare artistikoa ezagutu eta bisitatzera gonbidatzeko esku-orri bat argitaratu du udalak.

Lasarte-Oriako kale eta plazatan aurki daitezkeen eskulturetatik hasi, eraikin esanguratsuetatik igaro eta herria apaintzen duten muraletarainoko ibilbidea eskaintzen du gidak. Hiru zutoinetan banatu dituzte bisitarako puntuak: eskulturak, muralak eta eraikinak. Horrela herria hobeto ezagutzeaz gain, ibilbidean zehar aurkitu daitezkeen lan artistikoen eta kultur ondarearen berri jaso ahalko dute herritarrek.

Lan bakoitzaren eta horien egileen hitzak biltzen ditu esku-orriak.