Doinu alaiak eta bertsoak

Doinu alaiak eta bertsoak
Lasarte-Oriako Landaberriko eta Sasoetako ikasleek ikasturtean landutako doinu eta errimen erakustaldi dotorea egin dute astelehen arratsaldean

Lasarte-Oriako Landaberriko eta Sasoetako ikasleek ikasturtean landutako doinu eta errimen erakustaldi dotorea egin dute astelehen arratsaldean. Unai Muñoa bertsolariarekin ikasitakoak taularatu dituzte, eta zenbait kasutan antzerki laburrak ere egin dituzte, ondoren horiei bertsoak jartzeko. 

Askotariko doinu ezagun eta alaiak oinarri hartuta, tarte ederraz gozatzeko aukera izan dute kultur etxera gerturatutakoek.

Saioko hainbat argazki ikusgai gure galerian.