Dendari txikien aldeko elkarretaratzera deitu du Talde Aktibistak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 10a, 11:00

Lasarte-Oriako Talde Aktibistak elkarretaratzea egingo du, datorren asteartean, udaletxe zaharraren aurrean, 20:00etan

Lasarte-Oriako Talde Aktibistak Merkataritza txikia eta lan duinaren alde! lelopean elkarretaratzea egingo du, datorren asteartean. Hitzordua udaletxe zaharraren aurrean izango da, 20:00etan. Lasarte-Oriako herritarrei dei egin die agerraldian parte hartzera.

Bestalde, maiatzaren 5ean egindako kale-ekintzako bideoa argitaratu dute, ondoko helbidean: https://player.vimeo.com/video/268804839.