Enpresa txikiak sortzeko laguntzen deialdia ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 8a, 11:15
Lasarte-Orian merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen sektoreei lotutako enpresa txikiak sortzeko diru laguntzen deialdi berria aurkeztu da. Aurten lerro berri bat sortu da ezgaitasunen bat duten edo 55 urtetik gorako adina duten pertsonei zuzendua

Lasarte-Orian merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen sektoreei lotutako enpresa txikiak sortzeko diru laguntzen deialdi berria aurkeztu da. Aurten lerro berri bat sortu da ezgaitasunen bat duten edo 55 urtetik gorako adina duten pertsonei zuzendua. Laguntza % 60koa izango da, eta 2.500 euroko topea du. 

2018ko urtarrilaren 1etik Lasarte-Orian merkataritzako, ostalaritzako edo zerbitzu pertsonalen prestazioko enpresa berri bat sortu duten pertsona fisiko nahiz juridikoek eskatu ditzakete laguntza hauek, betiere oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Aurkezteko epea urtearen amaierara artekoa da. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, udalaren webgunean, 943 376 179 zenbakian edo d.avila@lasarte-oria.eus helbidean eskuratu daiteke.