Zaintza

Aizpea Amas 2018ko eka. 8a, 11:00

Bederatzi hilabetez sabelean eraman eta gero, eta ondorengo asteetan besoetan, soinean edota kotxetxoan, lehenago ala beranduago seme-alabengandik aldentzeko garaia iristen da: batzuentzat hamasei astetako baimena bukatu bezain pronto; beste batzuentzat opor, eszedentzi edo dena delako bide guztiak xahututa.

Nekeza izaten da pauso hori ematea gurasoentzat, are gehiago trabekin topo egiten dutenean, geure herrian kasu. Goazen zein aukera dituzten ikustera. Aitona-amonekin uztea: ez al dute nahikoa lan izan gurekin, biloben zama ere eurek eramateko? Zaintzailea kontratatzea: zorte onekoa, beste baten soldata ordaintzeko gai bazara. Haurreskolara eramatea: Lasarte-Orian badugu Haurreskola, baina, adi; kalkuluak ongi egin, plazarik gabe geratu nahi ez baduzu. Batek baino gehiagok egin du topo sorpresa desatsegin horrekin matrikula egiterakoan, eta ez dago B planik; ez, behintzat, herrian bertan. 

Zaintza ez da, ordea, bizitzako lehen urteetako kontua soilik, eta orain, udako oporrak gainean ditugula, norbaitek hartu behar du seme-alabekin egoteko ardura. Udako Txokoak dira aukeretako bat, eta, hara non, aurten, ika-mika sortu den. Bizkorrenek Ttakunek antolatutakoetan eman dute izena, baina beste batzuk udalaren eskaintzaren zain geratu dira. Luze itxaron ondoren eta enpresa berriarekin nahiz udalak egindako kudeaketarekin sortu diren zalantzak tarteko, azkenean, matrikulatu ahal izan dituzte umeak. 

Baina bidezkoa al da gurasoak eta batez ere haurrak horrela ibiltzea? Herrian bertan, herriko bitartekoekin zaintza eta hezkuntza on bat emateko bidean, gaiak hausnarketa bat merezi du udalaren aldetik.