Eskola Bidea dela eta, Landaberrirako errepidea trafikoari moztuko diote

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ekainaren 4a

Ingurumenaren Egunarekin bat egingo dute Landaberrik eta Sasoetak, eta ikastetxeetarako bidea oinez egingo dute.

Eskola Bidea ekimena bigarren urtez egingo dute herriko ikastetxeek; gurasoen laguntzarekin, oinez joango dira ikastetxeetara, Ingurumenaren Egunean. Batez ere ikastetxeetara oinez joateko zailtasunak bistarazi nahi dituzte horrela. Landaberriko ikasleek dute zailena; hain justu, ezin dute oinez joan ikastolara, errepide estua eta trafikoz gainezka dute eta. Horregatik, bihar ikastolarako bidea itxita egongo da trafikoari, 08:30-09:15 artean.