Dantza ikastaroetako aurrematrikula garaia

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ekainaren 2a

Lasarte-Oriako Kultura sailak eskaintzen dituen dantza ikastaroen aurrematrikula garaia ekainaren 11an ireki eta ekainaren 22an amaituko da.

6-12 urte arteko gaztetxoek eta helduek eman dezakete izena. Ikasturtea urrian hasiko da.

Interesatuek aurreinskripzioa egin eta informazio gehiago eskuratu dezakete Manuel Lekuona kultur etxean. Matrikula garaia irailean izango da.