Uistin kaleko berrurbanizazio lanak hasi ditu udalak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 1a, 11:45

Asfaltos y Construcciones Morga enpresa arduratu da lan horiek egiteaz; 235.287 euroko kostua izango du

Hasi dira Uistin kalea berrurbanizatzeko obrak. Hori dela eta, eremua hesitu egingo dute obrek iraun bitartean,  autoek  bertan aparkatu ez dezaten.

Obraren lehenengo fase horretan aparkaleku batzuk bakarrik kenduko dira, zehazki ibaiarekiko perpendikularra den eremuaren eskuin aldean daudenak, baita dagokion espaloia ere. 

Udalak Asfaltos y Construcciones Morga enpresari adjudikatu zizkion berrurbanizatzeko obrak, 235.287 euroan. Obra horren bidez, lur gaineko aparkatzeko 28 plaza  gehituko dira, argiteria elektrikoa berritzeaz gain.

Udalak barkamena eskatu du obrek irauten bitartean ezinbestean sortuko diren eragozpenengatik, eta espero du herritarrek errespetatzea behin-behinean jarriko diren seinaleak.
Obra hau herritarrek hautatu zuten 2017ko aurrekontuetan, aparkatzeko dagoen arazoa konpontzeko helburuz.