Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lan hitzarmenen estatalizazioa salatzeko, LAB sindikatuak mobilizaziora deitu du. Michelin eta Jema Energy enpresen atarian ordubeteko lanuzteak egin zituzten asteazkenean. Estatalizazioa = prekarizazioa. Hemen lan egin, hemen erabaki. Bertako hitzarmenaren alde! lelopean, prekarietatearen kontrako eta lan baldintza duinen aldeko aldarrikapena egiteko irten dira kalera. Horrez gainera, Euskal Herriko lan esparru propioa defendatu dute, eta ohartarazi dute gero eta Espainiako hitzarmen gehiago ari direla inposatzen.