Ostadarrek datorren asterako deialdia egin du

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 31a, 18:58
Datorren astean fubolean aritzeko aukera izango dute lasarteoriatarrek. Ostadar SKTk ekainerako deialdia egin du

Ekainaren 4ean hasi eta 8ra bitarte izango dute futbolean aritzeko aukera, baina kategoriaka banatu dituzte kirol saioak.

Alebinek ekainaren 4ean eta 6an izango dute saioa, arratsaldeko 18:30etik 19:30era. Kadeteek, berriz, ekainaren 5ean eta 7an entrenatuko dute, 18:30etik 19:30era. Infantilentzat ere izango da aukera. Horientzako saioak ekainaren 4ean eta 6an izango dira, 19:30etik 20:30era, eta infantil neskak ekainaren 8an arituko dira futbolean 18:30etik 19:30era. Jubenilek ere ordu berean entrenatuko dute, baina ekainaren 5ean eta 7an.

Erregionalak

Erregionalentzako ere aurreikusi dituzte futbol saioak. Emakumeak ekainaren 4ean eta 6an entrenatuko dira, iluntzeko 20:30etik 21:30era. Gizonezkoentzat, ordea, ekainaren 5ean eta 7an izango dira saioak, emakumezkoen ordutegi berean.