Ikasturteari amaiera emanaz

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 30a, 12:45
Eskola Kirola egitasmoko 60 bat gaztetxo bildu dira larunbatean Michelin kirol gunean

Eskola Kirola egitasmoko 60 bat gaztetxo bildu dira larunbatean Michelin kirol gunean. Eguraldi txarra dela eta, LH1 eta LH6 maila arteko kirolari gazteak ikasturteko azken festa pilotalekuan egin behar izan dute. Antolatutako ekintzak ere moldatu behar izan dira. Horrenbestez, joko kooperatiboak eta herri kirolak egin dituzte gaztetxoek. Indarrak berreskuratzeko amaieran askari gozoa dastatu dute.