LOKEko gimnastak ederki Euskadiko txapelketan

LOKEko gimnastak ederki Euskadiko txapelketan
LOKEko gimnastek bi domina lortu zituzten Euskadiko txapelketan: Garazi Gomezek zilarrezkoa eta Senior A mailako taldeak brontzezkoa

LOKEko gimnastek amateur mailako Euskadiko txapelketa jokatu dute. Garazi Gomezek zilarrezko domina lortu du eta Senior A mailako taldeak brontzezkoa lortu du. Dominak pilotekin egindako ariketan eskuratu dituzte. Pozarren agertu dira taldeko entrenatzaileak gimnastek egindako lana dela eta.

Bestalde, 2018-2019 denboraldiko aurrematrikulazioa ekainaren 1etik 15era egingo dela jakitera eman dute.