Garai berriak

ETAk behin betiko amaiera eman dio bere jarduera armatuari. Duela hamarkada asko, iraultza armatuen bidea argitzen zuten izar gorriek, munduko borroka askoren iparorratz moduan. Kubak boterea irauli zuen garai beretsuan jaio zen ETA, Espainiak bere gordinkeria makillajerik gabe erakusten zuenean. Ordutik hona gertatutakoarekin, bakoitzak bere irudipenak izango ditu, eta izango dira inoiz existitu behar ez zuela uste dutenak, "demokraziarekin" batera desegin behar zutela diotenak, Argelen, Lizarran, Loiolan…

Dena dela, Euskal Herriarentzat aro aldaketa nabaria da, eta erruen sententzia bat plazaratu baino, nahiago dut erronkei begira ipini. Iraganaren errelato bakar bat egin nahi izateak, gudua garaitu izanaren logikak… ez dute lagunduko elkarbizitzaren bidean. Auzi honek kontestu bat izan du, eta gutako bakoitza lubakiaren alde batean jaio gara, nolabait esatearren. Autokritika garrantzitsua da, baina denena eta norabide guztietan. Denok egin beharko dugu ahalegina bakoitza non egon garen onartzeko. Orain proiektu partekatu bat eraikitzea dagokigu. Estatu espainiarraren magalean herri bezala garatzeko ditugun trabak bistaratu behar ditugu. Gurea ez da identitate kontu bat bakarrik, zein motako gizartea eta politika eraikiko ditugun baizik. 

Egunen batean askea izango den Euskal Herri hori sortzea eta definitzea dagokigu orain. Jendarte solidarioa, feminista, integratzailea, ameslaria, parte hartzailea, enpatikoa... orokorrean, jendarte askea bultzatzea dagokigu. Pentsatu eta adostu dezagun nolako Euskal Herrian bizi nahi dugun, eta asmo guztiak egingarriak izan daitezen borrokatu dezagun. Etorkizunaren parte aktibo izateko garaia da, baina ez da erraza izango.