Udalak bost kooperazio proiektu lagunduko ditu

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 17a, 13:30

Lasarte-Oriako Udalak 2018ko kooperaziorako laguntzak banatu ditu. Guztira 63.287 euro dira, eta Euskal Funtsak kudeatuko ditu

Lasarte-Oriako Udalak 2018ko kooperaziorako laguntzak banatu ditu. Guztira 63.287 euro dira, eta Euskal Funtsak kudeatuko ditu. 

Bost proiektu hautatu dira, eta bakoitzak 12.657 euroko laguntza izango du.  Proiektuak Nikaragua, Guatemala, El Salvador, Kuba eta saharar kanpamenduetan gauzatuko dira. Izaera ezberdineko proiektuak dira gainera, edateko uraren hornidura eta saneamendua, indarkeriaren aurkako programa, gizarte-arretarako programa edo ur horniketarako kamio zisternen mantenua eta berriztatzea.

Euskal Funtsak esperientzia handia du garapenerako kooperazioan, eta bera arduratuko da proiektu horien jarraipen eta kontrola egiteaz. Erakundeak diruaren justifikazio egokiak aurkeztu beharko dizkio udalari.