Gizarte-ekonomiaz luze eta zabal hausnartu dute hainbat lasarteoriatarrek larunbat honetan, Elkarbizik eta BaMP taldeak elkarrekin antolatutako ikastaroan. Bestelako ekonomia elkarbizitza eredu berrirako du izena ikastaroak. Carlos Etxeberri kazetariak zuzendu du ekitaldia.
Gizarte-ekonomian aski ezagunak diren asmo eta esperientziak partekatu dituzte ikus-entzuleekin Isaias Hernandok (Komunioko Ekonomia), Joxe Mari Larramendik (Mondragon Korporazioko kide izan zen), Joannes Rosok (TZBZ kooperatibako partaidea), Miguel Angel Laspiurrek eta Jose Luis Madinabeitiak (ALE elkarteko zuzendaritzako kideak). Partaideek arretaz entzun dituzte bost hizlarien gogoetak, eta bukatu aurretik euren galdera eta zalantzak partekatu dituzte.