Antonio Mercero hil da

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 12a, 18:23
Zinemagile lasarteoriatarrak 82 urte zituen. 'Verano azul' eta 'Farmacia de guardia' serieek egin duten ezaguna Espainia osoan.

Alzheimerraren aurkako borroka luze baten ondoren, Lasarte-Oriak emandako zinemagile ospetsuenetarikoa zendu da. 1936an jaio zen, eta zinemagintzan bizitza luze eta emankorra izan du. Batez ere 1970eko hamarkadatik aurrera ekoitzitako ikus-entzunezkoek eman diote sona.

Baina aurretik ere ezaguna zen. 1962an Urrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako Zinemaldian, Lección de arte filmagatik.  

Espainiako telebista publikoan egin du bidea Mercerok. Verano azul, Crónicas de un pueblo, Este señor negro, Farmacia de guardia eta Manolito Gafotas serieak zuzendu ditu. Ikus-entzunezko horiengatik idatzi du bere izena Espainiako zinemagintzan.

Hainbatetan saritu dute Mercero. Baina La Cabina (1972) filmarekin jo zuen goia nazioartean; New Yorkeko Telebista eta Zientzian Emmy Saria jaso zuen. 2006. urtetik ez du agerpen publikorik egin, gaixo zegoen eta. 

Kulturaren munduak doluminak agertu ditu. Baita Lasarte-Oriako Udalak. Haren izena eman zioten udaletxe berri pareko eraikinari.