Erregional Preferentea, salbatzeko lehian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 11a, 12:00
Promozioa jokatzea dute salbatzeko modu bakarra. Asteburu honetan dute sailkatzeko azken aukera

Ostadar SKTko Erregional Preferente taldeak asteburuko partidan helburu bakarra du, promoziorako sailkatzea. Sailkapeneko azken hirugarren postuan da talde urdin-beltza, eta postuari eutsi behar dio. Jaitsiera oso gertu du; hurrengo taldea Sanpedrotarrak puntu bakarrera dago, eta sailkapeneko azken bi taldeak zuzenean maila galduko dute.

Promozioko partida jokatzeko, asteburu honetako hiru puntuak erabakiorrak izango dira. Horregatik, helburua lortzeko, Trintxerperen aurkako partidan garaipena erdietsi beharko du Lasarte-Oriako taldeak.