Foru Aldundiak ahoz baieztatu dio Usurbilgo Udalari ospitalerako autobus linea kendu egingo dutela. Autobus zerbitzu hori Lasarte-Oriatik ere igarotzen da, baina momentura arte, ez dute xehetasun gehiagorik eman, eta ezin daiteke jakin zein eragin izango duen horrek herrian.
Murrizketarik ez plataformak "ozenki" salatu du aldundiaren baieztapena: "Zerbitzu horiek indartu egingo dituztela saltzen ari dira".
Herritarren iritzia "kontuan hartu gabe" hartu dutela salatu dute. "Inposizio bidez hartzen ari dira erabakiak".
Horren aurrean "kezkatuta" agertu dira laster argitaratuko duten kontzesioaren aurreproiektuarekin, eta bertan behera uzteko eskatu dute.