2019an fikziozko pertsonaiez mozorrotuko da Lasarte-Oria

Txintxarri Aldizkaria 2018ko maiatzaren 11

2019ko Inauterietako gaia aukeratzeko parte hartze prozesuaren epea amaitu da dagoeneko, eta gaia ere aukeratu dute. Fikziozko pertsonaiez mozorrotzeko aukera izango dute lasarteoriatarrek datorren otsailean. 

Herritarrek eta konpartsek proposatutako gaiak aztertu ondoren, datorren urterako gai nagusitzat fikziozko pertsonaiak hautatzea erabaki dute. Gai horrek mahai gainean jarritako ideietako asko biltzen ditu udalaren arabera.

Jasota gai proposamenak 

Herritarrek proposatutako gai guztiak aztertu eta landu ostean, hauek nabarmendu ditu udalak: zientzia-fikzioa, zirkuaren mundua, zinemako pertsonaiak, marrazki bizidunak eta musika-taldeak.

Hemendik aurrera, beraz, lasarteoriatarrek mozorroak pentsatzen eta egiten hasi beharko dute datorren urteko mozorro festan parte hartzeko.