Santa Ana Pala txapelketako izena ematea ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 10a, 11:00
Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak 37. Santa Ana pala txapelketa antolatuko du. Izena ematea Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da maiatzaren 29a arte

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak 37. Santa Ana pala txapelketa antolatuko du. Lasarte-Orian bizi diren 16 urte gorako emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal dute. Aurten talde bakoitzean kideetako bat Lasarte-Oriatik kanpo helbideratua izatea onartuko da. Izena ematea Maialen Chourraut kiroldegian egin behar da maiatzaren 29a arte. Doakoa da.