Beñat Carbayeda, garaile Zarautzen

Beñat Carbayeda, garaile Zarautzen
Kadete mailako txirrindulari lasarteoriatarrak XXVIII. Zarauztarra saria jokatu du larunbatean. Beñat Carbayeda izan da garailea, eta berarekin batera, Jaime Romerok ere lasterketa ona egin du.

Lasterketa ona egin dute Buruntzazpiko Txirrindularitza Eskolakoek Zarautzen asteburuan. Carbayeda lehenengo urteko kadeteak irabazi du, eta Romero ere ondo aritu da. Erorikoa izan du, eta minik hartu ez duen arren, lehen postuek alde egin diote. Asier Pozok, berriz, Palafrugellen aritu da Euskal Selekzioarekin, Miguel Ramirez oroimen lasterketan.