Buruntzaldea IKTko igerilari gazteak, markak hobetzen

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 4a, 12:20

Udaberriko Ligako bigarren jardunaldian lehiatu dute Buruntzaldea IKTko gazteek. Apirilaren 21ean, berriz, Kirol Zehaztasun ligako eta alebin ligako jardunaldiak izan ziren

Udaberriko Ligako bigarren jardunaldian lehiatu dute Buruntzaldea IKTko sei kidek, eta zenbait marka pertsonal ondu dituzte. 

Lander Sorozabalek 50 m. bular proban 38,06an utzi zuen bere marka. Aimar Sukunzaren 400 m. libreko marka berria 5:36,09 da. Aintzane Sarobek, aldiz, bi marka hobetu ditu: 800 m. libre, 10:13,64 eta 400 metro libre,  5:03,49.

Taldeko gaztetxoenek, berriz, Kirol Zehaztasun ligako eta alebin ligako jardunaldiak izan zituzten apirilaren 21ean. Lan polita egin zuten eta lehen postuetan izan ziren hainbat igerilari, baita lau estiloetako errelebo taldea ere.