Herritarrak, Getariako Triatloiko lehen postuetan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 4a, 11:20

Getariako III. Triatloia jokatu zen. Pili Bodegas eta Aimar Sukunza hiaen mailako podiumetan izan ziren

Apirilaren 29an Getariako III. Triatloia jokatu zen. 410 parte hartzaile izan ziren Getariako hondartzako irteeran. Horien artean, hainbat lasarteoriatar izan ziren, eta lan ederra egin zuten.

Pili Bodegas beterano mailako bigarren eta orokorreko bosgarren izan zen, 01:05:38 eginez. Aimar Sukunza kadetea ere bere mailako podiumean izan zen, 01:15:11 markarekin hirugarren postua eskuratuz. 

Aipatzekoa da ere Trinko taldeko Iñigo Ibarburuk igeriketa atalean egindako lana. Bigarren atera zen uretatik, baina txirringan eta lasterketan ezin izan zion errenta hori eutsi, eta 1:16:15 behar izan zituen proba amaitzeko.