Lasarte-Orian ere haserrea eragin du Iruñeako bortxaketaren epaiak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko apirilaren 27a

Ostegunean eta ostiralean elkarretaratzeak egin dituzte, epaia salatzeko. "Emakume guztion sinesgarritasuna dago jokoan".

Euskal Herri osoan, eta baita Lasarte-Orian ere, herritarrak kalera atera dira sanferminetako epaiaren kontrako haserrea adierazteko. Bost gizonek neska bat bortxatu zuten taldean orain bi urte. Epaiak probatutzat jo du haren borondatearen kontra jazarri zirela bostak, baina ebatzi du ez zela bortxaketa izan; soilik bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri die. Epaiaren berri eduki eta ordu gutxitara Okendo plaza bete zuten herritarrek, pankarta eskuan inpunitatea salatzeko. "Sistema justizia patriarkala da", adierazi du Mugimendu Feministak. 'Bortxaketaren kulturaren aurka, guk autodefentsa feminista' lelopean bildu ziren. Ostiral eguerdian ere elkarretaratzea egin dute. Manifestazio nazionalera deitu dute larunbatean.