Txirrindulariak podiumetan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 27a, 12:05

Buruntzazpiko gaztetxoak Segurako eta Aizarnazabalgo probetako podiumeko lehenengo koskara igo dira

Buruntzazpiko gaztetxoak Segurako eta Aizarnazabalgo probetako podiumeko lehenengo koskara igo dira. Kadete mailako gaztetxoak ederki ibili dira Seguran. Asier Pozo lehen postuan iritsi da helmugara; Jaime Romero laugarren izan da eta Beñat Carbayeda, aldiz, bederatzigarren. Postu hauei esker, taldekako garaikurra lortu du taldeak. Infantil mailan, berriz, Daniel Fursenko garaile izan zen Aizarnazabalen.