Eskolako Agenda 21 programaren barruan hondakin gutxiago nola sortu lantzen ari dira Landaberri eta Sasoetako Lehen Hezkuntzako ikasleak. Horrekin batera, etxean, herrian edota ikastetxeetan sortutako hondakinak nola kudeatu ere ikasten ari dira gaztetxoak.
Lehen hiruhilekoan hondakinen arazoaz jabetu dira ikasleak. Bigarren hiruhilekoan, herria aztertzeko tartea izan dute ikasleek. Behaketa lana egin ostean, hauteman dituzten arazoak zerrendatu dituzte.
Hirugarren hiruhilekoan, berriz, gaiarekin hartutako konpromisoak azalduko dituzte, ondoren udalari proposamenak luzatzeko. Maiatzaren 30ean bilduko dira udaleko ordezkariekin, eta orduan ezagutuko dira aurtengo lanaren emaitzak. Horrez gain, ikasleek udalari egindako proposamenen erantzunak ere hitzordu horretan ezagutuko dituzte.