Muturretik muturrera

Munduaren mutur batetik bestera bidaiatuko bagenu, hamaika gauza bitxi eta desberdin ikusiko genituzke, baina ez da hain bidaia luzerik egin behar horrelakorik ikusteko. Gure inguru honetan ere, urrutira joan beharrik gabe, badira gauza eta gertaera arraro, deigarri eta muturrekoak.

Orain hamabost egun, euria non sartu ez genekiela genbiltzan, gau ta egun euritan, dena ur! Aurreko astean, berriz, gu geu ginen non sartu ez genekienak, beroak jota, eguzki galdatan erre beharrean, muturretik muturrera pasa ginen egun gutxiren buruan.

Orain urtebete inguru, Altsasuko Koxka tabernaren kanpoaldean ukabilkadak izan ziren muturretik muturrera gazte eta guardi zibil batzuen artean. Gertaera hau, terrorismotzat jo, eta muturreraino eramanaz, bertan ustez parte hartu zuten gazteak epaitu dituzte Audientzia Nazionalean.

Aipatzekoa ere bada, ETA-k bere amaiera iragarri duela; bere ibilbidearen azken muturrera iritsiz, armagabetu, barkamena eskatu eta desegin egingo da datozen egunotan. Badira zenbait muturra okerturik mintzo direnak, ez dela nahiko esanez. Eta ez da inoiz nahikoa izango, jakina delako, muturra beti dela zerbaiten hasiera edo bukaera, eta hauek badakite mutur honetaz beste ez dagoela ezer. 
Soka batek bi mutur, ze urrun eta ze gertu, ze berdin eta ze desberdin. Norberak jakingo du muturra non sartu!