Euskal kulturaren paisaiak jorratzen

Txintxarri Aldizkaria 2018ko apirilaren 22a

Ikusmin handia sortu du Kukai dantza taldearen 'Oskara' ikuskizunak; lepo bete dute herritarrek Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioa

 

Sustrai herrikoiaren eta adierazpen abangoardistenaren artean mugitzen diren bi unibertso koreografikok eta dantzari so egiteko bi begiradak bat egin dute. «Oskara» instalazio-lana da, eta euskal kulturaren paisaia batzuk jorratzen ditu, mitoak, sortu zirenetik gaur egunera arte; indar anbiguo eta nahasgarriko sinboloen eta ikonografiaren ibilbide plastiko eta emozionala marrazten dute, giza esperientziaren historia modu absolutuenean barne hartuz.