Apirilak 21, larunbata, Bada garaia, presoak kalera. Konponbidea, bakea, askatasuna lelopean manifestazio nazionala egingo da Bilbon. Mobilizazioa, Kasillatik aterako da, 17:30ean eta Bilboko kaleetatik barrena presoak kaleratzea aldarrikatuko du.
Autobus zerbitzua antolatu dute Lasarte-Orian eta ohiko lekuetan izena eman daiteke. Autobusak 15:30ean aterako dira Tajamar biribilgunetik.
Herritar talde batek lasarteoriatarrei deialdia egiten die ekitaldian parte hartzeko. Horretarako, apirilaren 16an, talde argazkia atera zuten.