Mitxelenak master mailako Espainiako errekorra ondu du

Txintxarri Aldizkaria 2018ko apirilaren 20a

Buruntzaldea IKTko igerilariek asteburu bikaina izan dute Gijoneko, Tarbeko (Frantzia) eta Tolosako probetan.

Buruntzaldea IKTko igerilariek asteburu bikaina izan dute Gijoneko, Tarbeko (Frantzia) eta Tolosako probetan. 

Haitz Mitxelenak master 25-29 mailako 200 m. tximeleta probako Espainiako errekorra ezarri du Gijonen, 2:13,39. 

Tarben, berriz, Aintzane Sarobek, Paula Sevillanok, Ainhoa eta Leire Martin ahizpek Gipuzkoako Selekzioarekin lehiatu dute. 9 urre, 3 zilar eta 3 brontze, 9 marka pertsonal eta txapelketako errekor bat ekarri dituzte. 

Bestalde, sei taldekidek Udaberriko Ligako lehen jardunaldian 9 marka pertsonal ondu dituzte.

Hau guztiaz gain, Ainhoa Martin eta Nahia Zudairek Espainiako Selekzioaren deia jaso dute. Biek ekainean nazioarteko probetan hartuko dute parte: Martinek Erroman eta Zudairek Berlinen.