50. urteurrena ospatzen ari da Erketz EDT aurten. Hilabetero ekintza bat antolatu du taldeak. Oraingoan erromeria irekia, disko eta liburu aurkezpena egingo dute.
Apirilak 22an, igandean, izango da hitzordua, eguerdian, Okendo plazan.
Lehenik, dantza taldearen ibilbidea jasotzen duen liburua eta taldeko musikari eta lagunek urteurren berezi honetarako grabatutako diskoa aurkeztuko dituzte.
Ostean, erromeri irekia egingo da herritarrek gorputza astindu dezaten. Dantza taldeak herritarrak gonbidatu ditu parte hartzera; izan ere, edonor atera daiteke erromerian.
Erketzek jakinarazi duenez, eguraldi txarra eginez gero, ekintza Loidi Barreneko pilotalekuan egingo da.
Bestalde, larunbatean, apirilak 21ean, 50. urteurrenaren aurkezpen egunean egin zen flashmobeko irudien bideoa ikusi ahalko da, Abend kafe antzokian, 19:00etatik aurrera.