Osasuna bermatzeko deia

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 20a, 11:10
Errausketaren Aurkako Mugimenduak mobilizazio eguna deitu zuen asteazkenean, azken asteetan nazioartean erraustegiei buruz argitaratu diren berriak direla eta.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak mobilizazio eguna deitu zuen asteazkenean, azken asteetan nazioartean erraustegiei buruz argitaratu diren berriak direla eta. Hainbat herrik bat egin zuten deialdiarekin, eta lasarteoriatarrak ez ziren atzean gelditu. Osasun zentroan bildu ziren osasuna bermatzeko eskaera egiteko. Bestalde, Iñaki Errazkini (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu ohia) eta Ainhoa Intxaurrandietari (GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko  lehendakari ohia) elkartasuna adierazi zioten joan den astean.