Kinballa kirol sustapeneko apirileko saioan

Kinballa kirol sustapeneko apirileko saioan
2006 eta 2009 urte artean jaiotako neska-mutilei zuzendutako Kinball saio berezia antolatu du Kirol Zerbitzuak apirilaren 21ean

Lasarte-Oriako Udal Kirol Zerbitzuak Kinball saio berezia antolatu du apirilaren 21ean larunbata arratsaldeko 16:30ean, Michelingo kirol guneko pilotalekuan. 2006 eta 2009 urte artean jaiotako neska-mutilei zuzendutakoa saioa da. 

Kinballa talde-kirola da, eta baloi erraldoi batekin jokatzen da. Hiru talde aldi berean aritzen dira eremu jakin batean. Talde bakoitzak bere kolorea du. Taldeetako batek baloia edozein norabidetarantz bota eta,aldi berean, jaso behar duen taldearen kolorea esaten du. Kolore hori duen taldeak lurra ukitu baino lehen jaso behar du. Jaso ezean, beste taldeek puntuak lortzen dituzte.

Interesa duten pertsonek Maialen Chourraut kiroldegiko bulegoan eman behar dute izena. Plaza kopurua mugatua da eta izen-emate zerrenda errespetatuko da.

Jarduera doan izango da udal kirol instalazioen bazkideentzat.