Trinko, talde lana sendotzen

Trinko, talde lana sendotzen
Nafarroako Eguesibarreko taldekako duatloian parte hartu zuten Trinko Triatloi taldeko kideek

Trinko Triatloi taldeko sei kidek apirilaren 7an Nafarroako Eguesibarreko taldekako duatloian parte hartu zuten. Ibilbidea hiru eremutan zegoen zaituta: 5.240 metro lasterka, 24.115 m. txirrindan, eta azkenik, 2.468 metro lasterka. Lasarte-Oriako taldeko kideek ordu bat 20 minutu eta 51 segundo behar izan zituzten helmugara iristeko.