Apirileko feria, Sasoeta auzoan

Apirileko feria, Sasoeta auzoan
Sasoeta Sasoian elkarteak auzoko I. Apirileko feria antolatu du. Ostirala arratsaldetik larunbata gauera arte, Sevillako Apirileko feriako giroa nagusi izango da Jaizkibel plazan

Sasoeta Sasoian elkarteak auzoko I. Apirileko feria antolatu du. Ostirala arratsaldetik larunbata gauera arte, Sevillako Apirileko feriako giroa nagusi izango da Jaizkibel plazan. Dantza, musika eta hainbat ekintza izango dira guztien gusturako. Lasarte-Oriako Udala, Semblante Andaluz elkartea eta auzoko merkatarien laguntza izan du jaialdi berezia antolatzeko.