Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak. Lelo horixe izango du aurtengo Udaltopek, udaletako euskara zerbitzuen bilkurak. Hain zuzen, Euskaraldia izango dute oinarria maiatzaren 17an eta 18an, Lasarte-Orian.
Bertan parte hartzeko izen emateak ireki dira, eta maiatzaren 4ra arte izango da horretarako aukera. Guztira, bederatzi ponentzia izango dira.
"Azaroan abian jarriko dugun Euskaraldia izango da arreta gune nagusia. Ate joka ditugun erronkez hausnartzeko balioko digu", aurreratu du Estitxu Alkortak, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko Zuzendariak.