Altsasukoen aldeko kontzentrazioa, Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2018ko api. 11a, 12:29
Ostegunean 19:30ean bilduko dira taberna giroko liskar batengatik atxilotutakoen alde egiteko.

Astebete barru hasiko dira Altsasuko gazteak epaitzen, Madrilgo Auzitegi Nazionalean. 11 gazte inputatu dituzte, eta terrorismo delitua egotzi diete, taberna giroko liskar batengatik. 2016ko urrian gertatu zen tira-bira, Altsasuko festetan, goizeko ordu txikietan. Ordutik hiru gazte kartzelan daude, etxetik urrun.  

Auzia salatzeko, eta gazteen senideei eta lagunei elkartasuna adierazteko, Lasarte-Orian ere kontzentraziora deitu dute. Ostegunean 19:30ean bilduko dira, Okendo plazan. Herritarrak animatu dituzte parte hartzera. Iruñean manifestazio handi batera deitu dute Altsasukoak Aske plataformakoek, Iruñean.