Martin ahizpak eta Esnal, estatuko igerilari onenekin lehian

Martin ahizpak eta Esnal, estatuko igerilari onenekin lehian
Absolutu mailako Espainiako Udaberriko Open txapelketa izango da Buruntzaldea IKTren hurrengo erronka. Hiru ordezkari ariko dira Malagan, estatuko igerilari onenekin lehian, apirilaren 7tik 11ra bitartean: Ainhoa eta Leire Martin ahizpak eta Mikel Esnal

Asteburu polita dute aurretik Buruntzaldea IKTko igerilari Leire Martin, Ainhoa Martin eta Mikel Esnalek. Larunbatetik datorren asteko asteazkenera bitarte, absolutu mailako Espainiako Udaberriko Open txapelketan ariko dira, igerileku luzean. 

Martin ahizpek bost probatan hartuko dute parte. Leirek, 50, 100 eta 200 bizkarrean; Ainhoak, 100 eta 200 bularrean. Mikel Esnalek, aldiz, 50 tximeleta proban egingo du igeri.