Bikain aritu dira LOKEko gimnastak, Donostian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 29a, 19:14
Donosti sarian lehiatu dira LOKEko gimnasta seniorrak asteburuan. Maila bikaina eman dute: podiumetik gertu geratu da Garazi Gomez (laugarren izan da), eta 12. postua eskuratu du Alazne Gonzalezek

Aho zapore onarekin joan dira Aste Santuko oporretara LOKEko gimnastak. Carmelo Balda kiroldegian lehiatu dira asteburuan, Donosti torneoan. Maila ederra eman dute Lasarte-Oria ordezkatu duten bi seniorrek: laugarren marka onena eginda, laugarren postua eskuratu eta podiumetik oso gertu geratu da Garazi Gomez; Alazne Gonzalezek, berriz, 12. postua eskuratu du. Mazoak erabili behar izan dituzte biek, euren ariketetan.