Udalak elikagaiak banatu ditu 134 familiaren artean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko martxoaren 26a

Martxoa amaieran banatu dituzte 8.256 kilo janari. Gizarte Zerbitzuek ebatzi dute familia onuradunen zerrenda aldez aurretik.

2017ko  hirugarren elikagaien banaketa egin du udalak, martxoaren 19tik 22ra bitartean. Guztira, 357 pertsonarentzako elikagaiak eman dituzte, 134 familiarentzako. Hiru urtez azpikoentzako zerealak, esne hautsa eta pototxoak zeuden tartean. Baita beste oinarrizko janaria ere; oliba-olioa, babarrunak, arroz zuria, atun kontserbak, berdura krema, fruta kontserbak, gailetak, txitxirioak, leka kontserbak, esne osoa, pasta eta kontserbako tomate frijitua... Pertsona behartsuenei laguntzeko Europako Funtsak kudeatu du banaketa. 

Gizarte Zerbitzuek baloratu dituzte familia onuradunak. Programan parte hartzeko baldintzak ondorengoak dira: udaleko tasen eta prezio publikoen salbuespen eta hobarien zerrendan egotea, eta aldeko txosten sozial bat izatea.