Valoriza Facilities SAU enpresak udaleko eraikin munizipalen garbiketa zerbitzua kudeatuko du. Bi urteko iraunaldia izango du kontratuak eta beste bi luzatu daiteke. Urteko kostua 575.296 euro izango da.
Lasarte-Oriako udalaren bulegoak, zerbitzu munizipalak eta ikastetxeak garbituko ditu enpresak: eskolak, udaletxea, kulturetxea, gaztelekua, euskaltegia, jubilatuen elkartea, haur-eskola, zentro zibikoa… Guztira 30.738 m² dira.
Kontratuak egunero, astero edo maiztasun handiagoz egin beharko diren garbiketa-lanak ezartzen ditu.