LOKEko judokek, sei domina Gipuzkoako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 23a, 10:15
Infantil eta kadete mailako Euskadiko txapelketarako hiru txartela eskuratu dituzte Lasarte-Oriako kirolariek

Infantil eta kadete mailako Gipuzkoako judo txapelketa jokatu da martxoaren 17an Urnietan. Lurralde osoko 150 judoka baino gehiago bildu dira bertan eta Lasarte-Oriak ere izan du bere ordezkaritza.LOKEko Martin Sebastian, Lucas Morales, Oier Guisado, Ekhi de la Cruz, Mario Bocos, Santy Mecena eta Almi Campos izan dira lehian.

Ederki ibili dira gainera judoka gaztetxoak, 6 domina eskuratu baitituzte, zilarrezko bi eta brontzezko lau.

Infantil mailan, lau ordezkari izan ditu LOKEk. Mario Bocos, Santy Mecena eta Oier Guisado azken fasera iritsi dira eta Ekhi de la Cruzek finala jokatu du. 

De la Cruzek ezin izan du arerioa garaitu eta bigarren izan da. Mecenak, Bocosek eta Guisadok hirugarren postuko borrokan brontzezko domina eskuratu dute.

Kadete mailan, berriz, Almi Campos finalera iritsi da, zilarrezko domina lortuz. Lucas Morales aldiz, hirugarren postuko borrokara iritsi eta domina eskuratu du. Martin Sebastian ez da bigarren faserako sailkatu.

Honetaz gain, Euskadiko txapelketarako hiru sailkapen ere lortu dituzte. De la Cruzek apirilaren 22an Arrasaten jokatuko du Euskadiko Eskolarteko txapelketa eta Camposek eta Moralesek, berriz, apirilaren 15ean Hernanin izango dute hitzordua.