Elkarbizi taldeak 2018. urteko programaren lehenengo ikastaroa egin du Villa Mirentxun. Ertzaintzako Segurtasun Publikoa eta Kudeaketa Aurreratua gaietan aditua den Iñaki Elexaldek, eta Karmelo Martinezek, Hernaniko Ertzain-etxeko nagusiak, Elkarbizitzarako behar den segurtasun publikoa saioa eskaini dute. Entzuleek Ertzaintzaren lanari buruzko nondik norakoak ezagutu ahal izan dituzte.