XXX. Squash txapelketarako izena ematea ireki da

XXX. Squash txapelketarako izena ematea ireki da
Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak aurten ere Squash txapelketa antolatu du. XXX. edizio honetako lehen partidak apirilaren 16an jokatuko dira Maialen Chourraut kiroldegiko pistetan

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak aurten ere Squash txapelketa antolatu du. 

XXX. edizio honetako lehen partidak apirilaren 16an jokatuko dira Maialen Chourraut kiroldegiko pistetan. Ekainean aldiz, jokatuko dira finalak. 

Txapelketan parte hartzeko baldintza bakarra 14 urte baino gehiago izatea da.

Kiroldegiko kafetegian eman behar da izena eta apirilaren 8a arte izango da inskripzioa egiteko aukera. Kiroldegiko bazkide direnek 10 euro ordaindu behar dituzte.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, apirilaren 12an, osteguna, 19:00etan parte-hartzaileei zuzendutako bilera informatiboa egingo da.

29. edizioan Iñaki Garciak Xabi Azaldegi garaitu zuen finalean.Garciak 2013an eta 2015ean ere lortu zuen garaikurra.