Igandean, martxoak 18, Eneko Kastroren omenez egiten den Lasarte-Oriako XXI. Euskal Krosa egingo dute Atsobakar parkean.Goizeko 11:00etatik aurrera, LH1 eta LH6 mailako gaztetxoek eta haien guraso, senide eta lagunek kirolaz gozatuko dute.
Etxeko txikiak sei lasterketako protagonistak izango dira: alebin mutilak, alebin neskak, benjamin mutilak, benjamin neskak, Txikiak A eta Txikiak B. Azkenik, 12:15ak aldera, gurasoek, senideek, anai-arreba txikiek eta zaharragoek ere izango dute lasterka egiteko aukera.
Guztiek jasoko dituzte dominak, baina sari bereziak ere izango dira. Horiek zozketa bidez banatuko dira.