Borrokan elkarrekin daudela argi azaldu dute pentsiodunek. Datorren larunbatean, hilaren 17an hitzordua izango dute Donostian. Pentsio duinak eskatzeko, Alderdi Ederren elkartuko dira, eta manifestazioa egingo dute Donostiako kaleetan barrena. 18:00etan izango da hitzordua.